jueves, 8 de diciembre de 2016


SCRATCH PROGRAMAZIOA ESKOLETAN


Sarrera honetan ikasleek programazioa ikasteko erabiltzen den Scratch aplikazioari buruz hitz egingo dizuet. CINTE 16-eko kongresuan honi buruz hitz egin zuten eta horrela izan dut haren berri. Gainera, hainbat ikastetxetan erabiltzen hasi dira aplikazio berritzaile hau.

Alde batetik, bideojokoak edo marrazki bizidunak sortu dezakeen erreminta hau Logo hizkuntza erabiltzen du eta  bertan agertzen diren objektu guztiak, grafikoak, soinuak eta abar. Batez ere, programatzeko, sortzeko eta jolasteko erabiltzen da. Komandoak nahiko errazak dira erabiltzeko.

Bestalde, aplikazio honen bitartez, ikasleek sormena landu egiten dute eta, era berean, programazioa eta logika ikasten dute. Gainera, proiektuak eraikitzen eta euren ikaskuntzan pare hartzen ikasten dute. Aipatu beharra dago hezkuntzarekin zerikusia duten proiektuak bere interes pertsonaletatik abiatuta eraikitzen dituztela.

Hori guztia gutxi balitz, hurrengo bideoan aipatzen den bezala Sratch-ak konpetentziak hobetzen ditu:


Hurrengo bideoan ikusi daiteke nola sortzen den joko bat aplikazio honen bitartez:





Laburbilduz, esan beharra daukat oso aplikazio ona irduitzen zaidala. Oso baliagarria iruditzen zait,  ikasleek ikasten ari diren  bitartean jolasten daudela sentitzen dutelako, beraz, oso motibagarria da. Gainera, aplikazio hau logika behin eta berriro lantzea eskatzen du, faktore asko kontuan izan behar direlako,hots, mugimenduak, denborak, distantziak, etenak, soinuak, erreakzioak eta abar. Orokorrean oso interesgarria iruditu zait baliabide didaktiko hau, programazioa lantzeaz aparte, ikasleek euren ikaskuntza bideratzen dutelako.





No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada