martes, 13 de diciembre de 2016

GOOGLE EXPEDITIONS: TEKNOLOGIAREKIN ETA ERREALITATE BIRTUALAREKIN BIDAIATUZ

Imajinatu goiza  pasatzea koralezko uharri bat ikusten edo Marteko gainazala bisitatzen! 


Bada, Google Expeditions- ekin hori posiblea da...
Viajes a prácticamente cualquier lugar
Irakasleek haien ikasleak bidaia birtualak egitera eraman ditzakete.  Edonora bidaiatzea posiblea da, eta bakarrik betaurreko batzuk jantzita. Betaurrekoei baliabide mugikorrak edo tabletak jarriz eta google play-tik aplikazioa jaitziz prest egongo litzateke!

Resultado de imagen de google expeditions gafas
Hala ere,betaurreko horiek nahiko garestiak dira, beraz, ez da hezkuntza munduan gehiegi murgildu oraindik. Ikastetxe gutxi batzuetan soilik eraman da proiektua aurrera.


Google Expeditions irakasleek leku ezberdinen bidaia birtualetatik ikasleak gidatzea bideratzen du, museo eta urpeko mundutik kanpo unibertzoko mundura. Expedizio hauek Errealitate birtualeko irudi panoramikoak (360º ko irudiak) eta edukiak dituzten bildumak dira eta hezkuntza plana edo horren edukiak osotzeko balio du, laguntza bezala. Gainera, irudiez aparte, informazio osagarria, leku interesgarriak eta ikastetxeek erabiltzen duten hezkuntza plana laguntzeko eta errazteko galderak ere eskaintzen ditu.


Googleek, hurrengo partnerrak lantzen ditu: WNET, PBS, Houghton Mifflin Harcourt, Historia naturalaren Amerikako museoa, Planetary Society, David Attenborough Alchemy VR produktorarekin eta  Google Cutlrual Institut-ekin erlazionatutako beste hainbat, eduki hezitzaileak sortzeko helburuarekin.

Baliabide digital eta teknologiko honekin ikasleek ikasgelatik irten gabe munduari buruz ikasteaz aparte, hori modu errealean ikusteko aukera ere badute. Horrela, ikasleen motibazioa eta interesa igo egingo da eta , beraz, ikasketa esanguratsua izango dute, errealagoa, haiek ikasten hari diren lekuan baleude bezala. 



No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada