jueves, 8 de diciembre de 2016

ERRAMINTA DIDAKTIKOAK ETA INTERDIZIPLINARITARTEA:
HEZKUNTZARAKO APLIKAZIO
BERRITZAILEAK



1) GLOGSTER
Glogster online aurkitzen dugun aplikazioa da ,Web 2.0 belaunaldiko tresnetariko bat alegia. Online izatean ez dago deskargatu edo instalatutako programa baten beharrik. Honela, Internetaren baitan dagoen espazio birtualetan lan egiten da eta bertan, egindako guztia gordetzen da.

Imagen relacionada
Glogster posterrak formatu digitalean egiteko erabiltzen  da, beste programa batzuen antzera, irudiak, grafikoak eta abar sartzeko aukera ematen duelarik.

Egun, Glogster programaren bi bertsio daude:

  • Bat, edozein pertsonarentzat bideratua: Glogster.
  • Beste bat, hezkuntza-erabilerako bideratuta: Glogster Edu. Hor irakasleak bere posterrak egiteaz gain,, aukera du ikasleen kontuak kudeatzeko.


Glogsterren ezaugarriak eta abantailak:


  • Espezifikoa izatea: bereziki posterrak egiteko pentsatutako programa denez, horretarako tresnak egokiak ditu diseinua aurrera eramateko.  
  • Erabiltzeko erraza: funtzionamendu intuitibo samarra du, eta edozein tresna erabiltzerako orduan, jarraibideak pantailan agertzen dira.
  • Formatu digitala izatea: probak egiteko aukerak ematen ditu, zuzentzeko, eransteko, ezabatzeko... Horrez gain, irudiak, argazkiak eta bideoa txerta ditzakegu.
  • Online izatea: estekak sortzeko aukera ematen du; posterrak blog, wiki eta webetan erabiltzeko; posterrak beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko...

Hona hemen GLOGSTER-en gizarte zientzietan lantzeko sortu dudan posterra:



2. MINECRAFT

Minecraft javan oinarrituriko ordenagailurako bideojoko bat da, Mojang, bideojoko enpresak, 2009an sortua. Sandbox erako bideojokoa da, hau da, mundu ireki batean kokatzen da jokalaria ingurugiroarekin joka dezake nahi duen erara. Gaur egun plataforma askotan da eskuragarria, Linux, Mac OS X, Raspberry Pi, Windows eta Xbox360en. Beste bertsio berriago bat agertu zen 2012an mugikorrentzako, Android eta iOSentzako.

Resultado de imagen de MINECRAFT LOGO

  • Crafting-a: 2x2 eta 3x3-ko kasilako lan-mailetan objektuak kokatzea forma logiko batekin beste objektu bat lortzeko. Objetuak banaka, 16naka edo 64ka gorde daitezke eta unitate hauei "stack" deritze. Munduan zehar egurra, burdina, ikatza, urrea, redstone-a, arroka, diamantea etab. aurki daitezke. Eta hauekin erremintak eta objektuak sor daitezke.
  • Egitura kubikoa: Jokoaren inguru osoa kuboz osatuta dago (1x1x1). Eta edozein elementu forma karratua du. Pertsonaia eta mob-ak (entitate bizidunak ere).


Joko modalitateak

  • Jolas askea: Jokalaria objektu guztiak ditu bere jabetzan eta hegan egin dezake horrekin nahi duena egin dezake. Jokalaria modu batera bakarrik al du hil, ia infinitua du (0 garren kapatik behera jeisten bazara hli egingo zara). Hau zen jokoak zuen lehendabiziko modalitatea, eta imajinazioa erabiltzean datza.
  • Bizirautea: Joko mota honetan jokalariak 20 bizitza unitate ditu, ezer ezetik abiatzen da, ezin du hegan egin, gosea jasaten du eta hil daiteke. Mota honek hiru zailtasun maila eskaintzen ditu: 1 "easy", erresena, 2 "normal", normala, eta 3 "hard", zailena. Jokalaria hiltzen bada berriz ager daiteke, agertze puntuan ("spawnchuncks") edo lo egin duen azken ohean.
  • "Hardcore"-a: Aurrekoa bezalakoa da baina 3. zailtasunean soilik joka daiteke eta behin hilda sortutako guztia ezabatu egiten da plataformaren memoriatik betirako.
  • Abentura: Joko modalitate honetan jokalaria ez du goserik izango eta ezin izango ditu kuboak apurtu, batzuk izan ezik (arroka pikoarekin adibidez). Joko mota hau historiadun mapak jolasteko pentsatuta dago.
  • Ultra "hardcorea": Modu oni batzuek ez dute joku-modua bezala hartzen, zuk eginarazi behar duzulako. "Hardcorea" bezala da, baina, mina hartzen baduzu urrezko sagarrekin, "Notch-en" sagarrarekin[2] eta osasunezko edabeekin bakarrik berreskuratu ahal izango duzu. "Hardcore" mundu batean sartu eta /gamerule natural regeneration false jartzen baduzu lortuko duzu joku modalitatea.












Minecraft-ren onurak eta abantailak:
  • Sormena
  • Mundu errealeko gaitasunak begeranatzea
  • Ikasleek adinerako egokia
  • Logika eta bizirautea bezalako gaitasunak garatu
Aplikazio bi hauek niri hezkuntzarako eta teknologia lantzeko interesgarrienak iruditu zaizkidanak dira. Hala ere, aplikazio edo baliabide gehiago daude hezkuntza munduan erabiltzekoak. Batzuk gizarte zientziak lantzeko bideratuta daude, baina, beste batzuk, ordea, interdiziplinaritatea lantzen dute eta edozein irakasgai lantzeko balio daitezke. Hurrengoak dira aplikazio interesgarri hauen sailkapena edo zerrenda:


Ikus daitekenez, gero eta gehiago dira liburua alde batera utzi eta teknologia lantzeko aukera ematen duten baliabideak. Horrek web 2.0 tik 3.0 ra bihurtzeko gertatzen hari den  teknologia iraultza etengabea dela erakusten du, eta oso positiboa da. Horrek erakusten du, baita ere nola ikasi eta irakatsi daitekeen hainbeste testu liburu erabili beharrean, hots,  aplikazio edo sare sozialen bitartez, mundu bisualago batean, hain zuzen ere.







No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada